Amorebieta-Etxanoko Guraso Eskolek mendekotasunaren prebentzioa landuko dute

Start date: 14 March, 2022
End date: 11 April, 2022
Time: 00:00 - 00:00
Location: Centro Nafarroa
Agenda EUS

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Familia Eskolak antolatu ditu aurten ere, adikzioak prebenitzeko zerbitzuaren bitartez. Familiaren eremuan mendekotasunen prebentzioa sustatzeko helburuarekin, hiru adin-tartetara egokitutako prestakuntza saioak antolatu ditu: 0-3, 10-13 eta 14-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat. Amorebieta-Etxanoko gazteek lehen baino gehiago edaten eta erretzen al dute? Internet, mugikorrak eta bideo-jokoak gehiegi erabiltzen al dituzte? Zer aldatu da? Zer egin dezaket ama edo aita naizen aldetik arazorik izan ez dezaten? Prestakuntzen helburua da egungo gizartean seme-alabek bizi duten errealitatea familiei azaltzea, eta prebentziorako eta gurasotasun positiborako baliabideak ematea.

14 eta 16 urte bitarteko familiak
14-16 urte arteko gazteei egindako inkesta ezberdinak aztertuta, adin-tarte hau zehaztu da kontsumoa hasten den adin-tarte gisa, eta baita ere  teknologien erabilera orokorra hasten den adin-tarte gisa. Nola helduko diogu gaiari etxean? Zer muga jarriko ditugu? Prestakuntza saiora gerturatzen diren familiek aholkuak jasoko dituzte, etxean gaiari nola heldu jakiteko eta markatu beharreko mugak zeintzuk diren aztertzeko.

  • Prestakuntza euskaraz – 2022/03/28 – 18:00-20:00
  • Prestakuntza gaztelaniaz – 2022/03/22 – 18:00-20:00

10 eta 13 urte bitarteko familiak
10 eta 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako tailerrean aztertuko da gazteak kontsumitzen hasten diren adin tartea, zer kontsumitzen duten eta zein teknologia erabiltzen hasten diren. Familian eta gurasotasun positiboan jarriko da fokoa prestakuntza saioan, etorkizuneko arriskuak prebenitzeko helburuarekin.

  • Prestakuntza euskaraz – 2022/03/14 – 18:00-20:00
  • Prestakuntza gaztelaniaz – 2022/03/15 – 18:00-20:00

0 eta 3 urte bitarteko familiak
0-3 urte bitarteko seme-alabekin lotutako tailerrean parte hartuko duten familiek oinarrizko jarraibideak landuko dituzte seme-alabak, lehen urtetatik, gurasotasun positibotik eta hezkuntza emozionaletik hezten ikasteko. Bertan azalduko zaie jarraibide horiek etorkizuneko arazoak prebenitzeko izan dezaketen garrantzia, hala nola, autoestimu baxua, teknologien erabilera desegokia eta substantzien gehiegizko kontsumoa.

  • Prestakuntza euskaraz – 2022/04/11 – 17:30-19:30
  • Prestakuntza gaztelaniaz – 2022/03/29 – 17:30-19:30

Informazioa eta izen ematea
Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi du talde bakoitzean, gutxienez, 5 pertsonek hartu beharko dutela parte aurrera egin ahal izateko, eta izena emateko orduan bi formaturen artean aukeratu ahal izango dela: online edo aurrez aurre. Ikastaro guztietan izena emateko epea martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Aurrez aurreko prestakuntza saio guztiak Nafarroa Zentroko 2. solairuan izango dira.

Izena ematerako orduan, Sailak hainbat bide eman ditu: Andrea Garofano Zabala, Amorebieta-Etxanoko Adikzioak Prebenitzeko Teknikariaren bitartez; Herritarren Arreta Zerbitzuan; 010 telefonora deituz, Amorebieta-Etxanotik doan; 946 30 00 02 telefonora deituz; edo  helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

Menu

BBK Family Learning

×