Haurtzarorako ingurune seguru eta babestuak F. Javier Romeorekin

F. Javier Romeo en la jornada Entornos seguros y protectores

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira BBK Family-k “Haurtzarorako ingurune seguru eta babestuak” jardunaldia antolatu zuen. Goizez, profesionalei zuzendua egon zen, eta F. Javier Romeok, aholkularia haurtzaroan, afektibitatean, babesan eta komunikazioan, azaldu zuen zein garrantzia duen haurtzarorako eta nerabezarorako ingurune seguruak sortzeak eta eskoletatik nola sortu.

Hona hemen Haurtzaroan Tratu Onari buruz ikusi zuten bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=fNND1w2LqQ8

Horrez gain, jardunaldian Haurtzarorako Ingurune Seguruak sortzeko Praktika Onetako Mahai-inguru bat egon zen, eta honetan  Tratu Onari buruzko esperientzia batzuk azaldu zituzten, gainera, ingurune desberdinetatik etorri ziren eta esperientzia bakoitza hausnartu, ikasi eta ideiak batzeko aukera izan zen eta, era berean, etorritako profesionalen guneetara abian jartzeko.

Lehenengo esperientzia Begoña Ruizek azaldu zuen, TRATUON ARTEAN kanpainari buruz, hain zuzen ere. Pasa den urtean Bidegintza Kooperatibak bultzatu eta martxan jarri zuela. TRATU ONEN ARTEAN umeei eta nerabeei ahotsa ematea eta partaidetza sustatzeko kanpaina bat da, eta honen bitartez eurentzat haurtzaroan TRATU ONA zer den kreatiboki adierazi ahal izateko.

Gero, Mirian Tebarrekin eskolako ingurunean hitzaldia zentratu zen, eta UNICEF-en eskutik  Donostiako Asunción Ikastetxek egin duen esperientzia azaldu zuen. Bukatzeko, Iñaki Alonsok Bilbao Athletic Cluben Haurtzarorako babesaren politikari buruz hitz egin zuen. 

Arratsaldez, BBK FAMILY-k BIDEGINTZA GEK-ekin lankidetzan antolatu zuen “Semillas, flores y frutos: El arte del Buen Trato en la Crianza” tailerra. Javier Romeok ere dinamizatu zuen eta gurasoei azaldu zien ingurune seguru eta babestuak nola sortu.  

BBK Family Learning

×