Kontziliazioaren alorreko laneko eskubide nagusiak lege bidez aitortuta daude eta pertsona bakoitzak lan egiten duen proiektuaren esparruan dituen lan-baldintzak arautzen dituzten hitzarmenetan jasota daude. EDE Taldean erreferentziazko hainbat hitzarmen daude, baina gaur egun, pertsonen lan-harremana proiektu gehienetan 2008-2011ko Bizkaiko Gizartegintzako Hitzarmenaren arabera araututa dago.

Ondoren, hitzarmen horrek kontziliazioaren alorrean aitortutako laneko eskubide nagusiak zerrendatuko ditugu. 

ORDAINDUTAKO LIZENTZIAK (37. artikulua)

  • -Ezkontzeagatik edo izatezko bikote egiteagatik 15 egun
  • -Seme-alabaren jaiotzagatik edo adopzioagatik 4 egun arte
  • -Senideen gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik 3 egun arte
  • -Ohiko bizileku-aldaketagatik 1 egun
  • -Izaera publiko eta pertsonaleko betebehar saihestezina betetzeko ezinbesteko denbora
  • -Odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren maila arteko senideen ezkontza-eguna
  • -Azterketa ofizialak egiteko beharrezko denbora
  • -Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritzako funtzioak betetzeko
  • -Jaio aurreko azterketak eta erditzeko prestakuntza teknikoak egiteko

ORDAINDU GABEKO LIZENTZIAK (38. artikulua)

1 urte baino gehiagoko antzinatasuneko langileen kasuan:

  • -Soldatarik gabeko 30 baimen-egun urtean
  • -Giza hondamendiko eremu gisa finkatutako eremura espezializatutako langile gisa joateko

EDOSKITZAROKO ETENALDIAK ETA LANALDIAREN LABURTZEA (39. artikulua)

  • Edoskitzaroagatik

AMATASUNA ETA AITATASUNA (40. artikulua)

  • Amatasun-baimena: 19 aste, 21 erditze anizkoitzaren kasuan.

Zati bat beste gurasoak har dezake

  • Aitatasun-baimena: 13 egun

LANALDIAREN LABURTZEA (41. artikulua)

  • 8 urtetik beherako adingabekoaren edo ezintasuna duen pertsonaren legezko zaintza
  • Odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren maila arteko senidearen zuzeneko zaintza, adina, istripua edo gaixotasunagatik bere kabuz baliatu ezin denean eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duenean.

ADOPZIO ETA HARRERAGATIKO BAIMENA (42. artikulua)

  • -16 asteko baimena sei urtetik beherako adingabekoen adopzio eta harrera kasuetan eta bi aste gehiago seme-alaba bakoitzeko, harrera anizkoitzaren kasuan.
  • -Sei urtetik gorako adingabekoen adopzio edo harrerarako baimena eskatzeko[1]  eskubidearen aitorpena, desgaitutako adingabekoak direnean edo gizarteratzeko eta familian txertatzeko arazo bereziak dituztenean
  • -Aita eta amaren artean baimenak partekatzeko aukera
  • -Baimena nazioarteko adopzioaren kasuan

ESZEDENTZIAK (II. kapitulua)

  • DERRIGORREZKO ESZEDENTZIA (43. artikulua): inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik ez eta antzinatasunaren ondorioetarako kontuan hartuko da.
  • Eszedentzia berezia senideei laguntzeko (44. artikulua)
  • -Seme-alabaren zaintzarako eta odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren maila arteko senidearen zaintzarako; adina, istripua edo gaixotasunagatik bere kabuz baliatu ezin denean eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duenean, eszedentzia-aldia izateko eskubidea.
  • -Beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea, subjektu eragile berria dagoenean.
  • -Emandako eszedentzia horrek  ez du inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango eta antzinatasunaren ondorioetarako kontuan hartuko da.
  • -Plaza hutsa bete egingo da eszedentziak iraun artean.
  • -Langileak lanbide-heziketako ikastaroetara joateko duen eskubidea aitortzea.
  • -Lanpostua gordetzeko eskubidea lehen urtean.
  • -Postua gordetzeko epea zabaltzea familia ugariaren kasuan.

  • Eszedentzia bereziak (45. artikulua): hobekuntza profesionalerako jarduerak egiteko eta misio humanitarioetarako edo garapenerako lankidetzarako.

  • Borondatezko eszedentzia (46. artikulua): inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik ez eta epe hori ez da antzinatasunaren ondorioetarako kontuan hartuko.

Legez eta/edo hitzarmen kolektibo bidez aitortutako eskubideez gain, EDE Taldearen barruan aldi baterako ezintasun-aldian oinarri arautzailearen % 100aren kobrantzari buruzko eskubidea sortu da, bai kontingentzia profesionalengatik, bai kontingentzia arruntengatik.


BBK Family Learning

×