DOMOa Bilbora iritsi da

DOMO de BBK Family

BBK Family DOMO-arekin eta ekitzez beteta Bilbora iritzi da. Hasteko, asteburu honetatik, DOMO-an 360 graduko bideoa proiektatuko da, eta familiek eragin-trukean jardungo dute zenbait jokoren bidez. Kontua da esperientzia interaktibo berdingabe bat bizitzea, familien hezkuntza-gaitasunen garapenean ardazturiko gaiekin.

Familientzako proiekzioak arratsaldez eta asteburuetan izango dira, eta ikastetxeentzako ordutegia lanegunetan goizez izango da. Doako sarrerak webgunearen bidez eta DOMOtik bertatik kudeatuko dira. Eta ikastetxeek aurretiko hitzordua eskatu behar dute.

Ikastetxeentzat programaturiko jarduerak, alde batetik, haurren parte-hartzea sustatu gura du, eta adingabeek ezagut ditzatela babesaren eta tratu onaren gaiak. Gainera, bere asmoa da gaitasun sozio-afektiboen garapenean aurrera egitea, neska-mutikoen autobabes eta tratu onerako tresna gisa, eta neska-mutikoen mentoreen konpromisoa indartu eta sustatzea umeei eman beharreko tratu onaz.

Horrez gain, azaroaren 21ean DOMO-an, BBK Familyk “Haurtzarorako ingurune babesleak” jardunaldia antolatu du. Goizez, profesionaleei zuzendua, Javier Romeok dinamizatuko du. Ez ahaztu zure erreserba egitea. Arratsakdez, gurasoentzako tailerra egongo da, “Semillas, flores y frutos: El arte del Buen Trato en la Crianza” du izena eta Javier Romeok ere dinamizatuko du. Azaroaren 22an, Haurtzaroaren Nazioarteko Egunaren harira, UNICEFek, Lagunartek eta BBK Familyk “Gazte Change” ekitaldia antolatu dute, gazteei ahotsa emateko eta euren parte hartzeko eskubidea bultzatzen duen gune bat eskaintzeko.

BBK Family Learning

×