Coronavirus zer den eta bere aurrean zer egin behar den azaltzea

dibujos coronavirus Ivan 10 años

Egun “ezberdinak” bizi ditugu gure auzo, etxe eta familietan. Haurrek ere sumatzen dute zerbait “ezberdina” gertatzen ari dela, pertsona helduak kezkatzen dituen zerbait “ezberdina”. Eta zerbaitek helduok kezkatzen bagaitu, haiek ere kezkatzen ditu, fisikoki eta emozionalki gure menpe daude eta.

Horregatik, garrantzitsua da umeei kontatzea zer ari den jazotzen, zergatik ari den gertatzen eta zertarako egiten dugun egiten duguna. Artikulu honetan, une “arraro” eta zalantzatsu hau kudeatzeko agian lagungarri gertatuko zaizkizuen ideia batzuei buruz hausnartzera gonbidatuko zaituztegu.

Hori egin ahal izateko, urrats batzuk jarrai genitzake:

  1. INFORMAZIO FIDAGARRIA ERABILTZEA

Horretarako, onena erakunde ofizial nazional edo autonomikoetara jotzea da, non informazio orokorra eta askotarikoa dagoen. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak web esteka hau ireki du: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-salud/. Espainiako Osasun Ministerioak beste esteka hau du: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm  

  1. GAIAZ ZER DAKITEN GALDETZEA

LEHENIK EUREI ENTZUN behar zaie. “Zer dakizu koronabirusaz, zer egin behar dela uste duzu harengandik babesteko?”  Horrela, informazio egokia ala gezurrezkoa darabilten jakiteaz gain, gaia emozionalki zelan bizi duten testatzeko aukera izango dugu.

  1. ARGIBIDEEKIN AZALTZEA

Kontatzen digutenetik abiatuta, gaiari buruzko informazioa eman diezaiekegu. Garrantzitsua da beraiengan sumatu ditugun emozioen ispilu bihurtzea. “Gaiarekin kezkatuta zaudela iruditzen zait”, “Nahasturik zaudela uste dut”, “Harrituta zaude gertatzen ari denarekin” …  eta, hortik aurrera, argibideak LASAITASUNEZ eman. Funtsezkoa da beraiek gu LASAI ETA SEGURU sentitzea. Haurrak oraindik ez daude prestatuta emozioak kudeatzeko, batez ere beldurra edo tristura bezalako emozio desatseginak, eta helduok, LASAI kokatu eta zentzuz pentsatzeko dugun gaitasun handiagoarekin, lagundu egin behar diegu.

Hori egiteko, honako hauek izan behar ditugu kontuan:

Gure ikuspuntutik, azkenean ideia batzuk argi izan beharko lituzkete:

Koronabirusa gogaitzen gaituen birus bat da, baina joan egingo da. Oraindik ez dakigu noiz, baina joango da. Zientzialariak formula aztertzen ari dira ahalik eta azkarren joan dadin, eta itzultzen bada, gogaitu ez gaitzan honela. Baina denbora pixka bat behar dute zelan egin aurkitzeko.  Eta, oraingoz, denok babesteko era onena jarraibide batzuk betetzea da:

  • Eskuak xaboiarekin ondo garbitzea denbora luze samarrez (esan dakieke abesti bat abesten duten bitartean, mahai-jokoren batean erabiltzen dugun harea-erlojuan hondarra jaisten den bitartean, …)
  • Eztul edo doministiku eginez gero, berehala botako den (berrerabiliko ez den)  paperezko zapi batean, edo ukondoan egin behar da.
  • Etxean egon, birusa pertsona batzuengandik besteengana pasa ez dadin. Premiazko arrazoiren batengatik kalera irten behar bada, jende artean metro bateko tartea mantendu behar da (esan zenbat den gutxi gorabehera beraien besoak gurutzean zabalduz).

Ideia horiek grabatuta gera daitezen beraiengan, jarraibide horiekin etxean esekitzeko kartel bat egitera animatu ditzakegu, zerbait margotzera, familiari eta lagunei bidaltzeko audio bat grabatzera, … Bada Dalmaus-en “Misión Quedarse en Casa” izeneko material bat koloreztatzeko, lagungarri izan daitekeena. Deskargatu eta inprimatu daiteke: https://www.dalmaus.com/mision-quedarse-en-casa

Funtsezkoa iruditzen zaigun zerbait da, halaber, beraiek ulertzea NORBERAK BERE BURUA BABESTEKO ETA GIZARTE OSOA BABESTEKO pentsatuta daudela neurriak. Gure seme-alabekin ELKARTASUNAREN balioa sustatzeko unea da. Horretarako, ekintza sinboliko txikiak egin ditzakegu. Adibidez, osasun-langileei etxeetatik ematen zaizkien txaloaldietan parte hartzea, leihoetan ostadarra margotu eta eskegi edo zintzilikatzea, edo agertzen diren beste ekintza komunitario batzuetan beraiekin parte hartzea. Interesgarria da, halaber, une honetan besteei laguntzeko ideiaren bat pentsatzera gonbidatzea. Geure bizitzarekiko larrimina baretu egiten da beste batzuei zelan lagundu pentsatzen dugunean eta horretarako gauzak egiten ditugunean.

“GERA ZAITEZ ETXEAN”: ZELAN EGINGO DUGU ETXEAN

Etxean geratzen gara neska-mutikoekin, zalantzaz beterik hainbeste ordutan zer egingo ote dugun. Jakin-mina sentitu behar dute, lagunekin egon, askotariko gauzak egin, mugitu, …  Eta, ahal dugunaren barruan, aukera hori eman beharko genieke.

Etxean geratzen gara neska-mutikoekin, zalantzaz beterik hainbeste ordutan zer egingo ote dugun. Jakin-mina sentitu behar dute, lagunekin egon, askotariko gauzak egin, mugitu, …  Eta, ahal dugunaren barruan, aukera hori eman beharko genieke.

Elena San Martinek egindako gidaliburu txiki bat irakurtzea lagungarri izan daiteke: Consejos psicológicos para pasar largos períodos en nuestra casa. https://bbkfamily.bbk.eus//es/mediateka/consejos-psicologicos-para-largos-periodos-dentro-de-casa/

Horrela, garrantzitsua litzateke egun hauetan etxean ERRUTINA batzuk sortzea, egunetan zehar mantenduko direnak. Errutina horiek, umeen kasuan, nahasmenduaren aurrean segurtasun emozionala ematen lagunduko dute. Jarraibideetan honako alderdi hauek sartu beharko lirateke, besteak beste:

  1. ORDUTEGI “NORMALAK”

Oheratzeko, jaikitzeko, jateko, … ordu jakin batzuk mantentzea. Baita egun bakoitzerako proposatzen ditugun jardueretarako ere. Ordutegiekin agenda edo koadro bat egin dezakegu, malgutasunez betiere.

  1. HIGIENEA MANTENTZEA

Egun osoa pijaman geratzeak edo dutxatzeko unea ez aurkitzeak ez dio segurtasunari laguntzen, ezta elkarbizitzari ere.

  1. ELIKADURA-OHITURA EGOKIAK

Jaki freskoak (barazkiak, frutak, haragia, arraina …) banatzea bermatuta dago. Aurrez prestaturiko jakiak, pizzak, hanburgesak, kroketak … jateko errazkerian eror gaitezke. Ez da ezer gertatzen horrelako jakiak noizean behin kontsumitzen baditugu egun hauetan, baina elikagai osasungarriagoek izan dezatela pisu handiagoa. Gainera, suposatzen da denbora gehiago izango dugula horiek prestatzeko.

Ahalegina egin behar da, halaber, otorduetarako ordutegi finkoak izateko eta neska-mutikoek ez dezatela sarri bisitatu egunean zehar txokolatea, gailetak edo antzeko beste produktu batzuk gordetzen diren armairua.

Eta, noski, une aproposa da umeak sukaldean eta otorduak prestatzen inplikatzeko.  Horretan, garrantzitsua da, sukaldari laguntzaileak izateaz gain, beraiek ere proposatu ahal izatea gauzatu litezkeen ideiak (muga batzuen barruan, noski).

  1. ETXEKO LANETAN PARTE-HARTZEA

Garrantzitsua da aurrez zituzten zereginak egiten jarraitzea (adibidez, ohea egitea edo arropa zikina garbigailura eramatea); eta beste zeregin batzuetan parte hartzeko ere unea da, adinaren arabera: garbitasun orokorrean, brikolajeko gauza txikietan, ordena mantentzen, sukaldean, etab. Aukera horiek guztiak aurrean, zertan parte hartzea gustatuko litzaiekeen pentsatzera gonbida ditzakezue.

  1. ESKOLA-ZEREGINAK

Ikaskuntza ez da inoiz amaitzen. Egun hauetan, bizitzarako oso garrantzitsuak diren ikaskuntzak egingo dituzte hainbat gairen inguruan: emozioen kudeaketa, elkartasuna, osasuna babestea, jendearen profesionaltasunaren balioa aitortzea, frustrazioarekiko tolerantzia eta abar. Eta denbora dago eskolatik online bidalitako zereginen bidez indartu gura dituzten ikaskuntzetarako ere. Neska-mutikoek nagikeria izan dezakete etxean eskola-lanak egiten hasteko, eta, hala izanik ere, eta hori aitortuta, garrantzitsua da lan horiek egitea.

Zenbait argitaletxek, erakunde ofizialek eta enpresek estekak prestatu dituzte eskola-errefortzurako zereginen online guneetan sartzeko. Ia ikastetxe guztiak ari dira emailez edo plataforma digitalez jarduerak bidaltzen.

Egia da, halaber, telelana egiten duten gurasoentzat gaitza dela etxeko zereginak, etxetik kanpoko beharra eta umeak etxean artatzea kudeatzea. Eskolako zereginetan laguntzeak denbora bat eskatzen digu, ume bakoitzaren adinaren eta beharrizanen arabera. Horregatik, garrantzitsua da hasiera-hasieratik etxean eskola-lanak egin ahal izateko denbora bat ezartzea, eta gu prest egotea, laguntza txikiren bat behar badute ere.

Eskola-lanak egiteko beren gelan gune batizatea da egokiena. Musika lasai apur bat jar dezakete, horrek laguntzen badie. Telelana egiten duten gurasoek ere ezarri beharko lituzkete beren ordutegiak beharrerako, atsedenerako eta haurrei eskola-lanetan edo jolasean laguntzeko.

  1. JOLASA

Funtsezkoa da neska-mutikoek jolasteko aukera izatea emozionalki seguru senti daitezen.  Bakarrik edo neba-arreben artean jolasteko uneekin eta familian jolasteko uneekin.  Garrantzitsua litzateke egunero, batez ere asteburuetan, jarduera bat egitea familian (esteka honetan ikus ditzakezue ideia batzuk: https://bbkfamily.bbk.eus//es/15-actividades-en-familia-para-15-dias-en-casa/).

Haurrak dira, asperduratik abiatuta, jolasak pentsatuko dituztenak. Hala ere, ondo legoke iradokitzea edo lekua prestatzea jarduera fisikoa, musika eta sormen-lanketa egin ditzaten.  Irakurtzeko ipuinak eta liburuak ere oso eskura izan beharko lituzkete … eta genituzke.  Familian irakurtzea jarduera atsegingarrienetako bat da (nahiz eta adin jakin batean uzkur agertu).

  1. PANTAILAK MUGATZEA

Egia da egunotan pantailak asko erabiliko ditugula, eta litekeena da eguneko kontsumo-orduen kopurua egoera “normalean” baino handiagoa izatea. Hala izanik ere, garrantzitsua iruditzen zaigu denbora mugatzea eta beste aukera batzuk proposatzea. Funtsezkoa da, hasieratik, horri buruzko arau batzuk ezartzea. Edonola ere, saiatu pantaila aurrean egunean hiru ordu baino gehiago ez pasatzen haur txikienek, eta  4-5 baino gehiago ez zaharrenek. Erronka bat da, bai. Eta kosta egiten da ezetz esatea. Eta une batzuetan negoziatu egin beharko da, eta beste batzuetan, aparatuetan gurasoen denbora-kontrola jarriko da zuzenean, edo aginteak ezkutatuko dira.

  1. FAMILIAREKIKO ETA LAGUNEKIKO HARREMANARI EUSTEA

Bakartzeak tristura ekarriko du, familiarekin eta lagunekin harremanetan jarraitzeko gai ez bagara. Egungo teknologia laguntza bat da. Egunero norbaiti telefono-dei edo bideo-dei bat egiteko geratzea, txat batean parte hartzea, … lagungarri izan daitezke. Garrantzitsua da une honetan bakartuago egon daitezkeen pertsonak ere gogoan izatea, eta dei egitea eta mezuak bidaltzea, bakartuta egoteak fakturarik pasa ez diezaien.

  1. HONEN GUZTIAREN EREDU IZATEA

Haurrei segurtasuna emateko jarraibide batzuk ezartzen saiatzen bagara eta helduok betetzen ez baditugu, ezer gutxi lortuko dugu. Guk egiten duguna xurgatzen duten belaki edo esponjak dira umeak, eta “beraientzat ofizialki gomendatuaren” eta gurasoek egiten dutenaren artean inkoherentzia bat aurkitzen badute, gurasoek egiten dutenari jarraituko diote.  Batez ere, adin goiztiarrenetan.

  1. HONEN GUZTIAREN EREDU IZATEA

Haurrei segurtasuna emateko jarraibide batzuk ezartzen saiatzen bagara eta helduok betetzen ez baditugu, ezer gutxi lortuko dugu. Guk egiten duguna xurgatzen duten belaki edo esponjak dira umeak, eta “beraientzat ofizialki gomendatuaren” eta gurasoek egiten dutenaren artean inkoherentzia bat aurkitzen badute, gurasoek egiten dutenari jarraituko diote.  Batez ere, adin goiztiarrenetan.

  • Lehenik, beraien emozioak ikusten ditugula eta ulertzen ditugula aitortu behar diegu.

Adibidez: “Haserre ikusten zaitut aspertuta zaudelako. Noski, aspertuta egotea, atera ezin barik, telebista ikusi ezin barik lehen eskatu didazunean, lagunekin geratu ezin barik, … gogaikarria da, eta normala da haserre sentitzea.”

  • Atea ireki behar diegu beste emozio batean kokatu ahal izateko.

 Adibidez: “Gogoratzen zara behin… oso haserre zeundela, zeren eta … baina gero pasa egin zitzaizula haserrea? Zer gertatu zen? Zelan lortu zenuen?” “Zure ustez, zer gertatu beharko litzateke orain zuri haserrea pasatzeko? Beraiek ideiak eman ditzakete, batzuk egingarriak izango dira eta beste batzuk ez. Printzipioz, egingarriak ez direnean, ez ditugu ukatuko, baizik eta galdetzen jarraituko dugu: “Eta zer gehiago?”. Zorte pixka batekin eta gure patxadarekin, “ekintza emozionaleko beste plataforma” batean kokatu ahal izango dira.

Guk ere ideiak edo iradokizunak eman ahal dizkiegu, betiere lehenik beraiek aukerak pentsatu badituzte. Eta gure iradokizunek zerikusia izan beharko lukete haiei, ez guri, gutxi gorabehera egokitu dakizkiekeen gauzekin (saiatu behintzat).

Haur txikiagoen kasuan, litekeena da kasketaldiak edo blokeoak egotea. Amorrua edo blokeoa dagoen bitartean, emozioen eremu neuronalean “eztanda” edo “paralizazio” bat dago gogoeta arrazionalarekiko komunikazioan, eta ezinezkoa da umeekin arrazoitzea. Egin dezakegun gauza bakarra egoerari eusten saiatzea da, haserre edo triste ikusten dugula adieraziz eta amorru edo tristura horretan berba bako komunikaziotik lagunduz (xuxurlekin, mugimendu geldoekin).

Kontua da, edozelan ere, gu emozio-segurtasunaren erreferente izatea haientzat. Lasai sentitzen gaituzten neurrian, transmititu egingo diegu lasaitasuna. Eta hori ez da batere erraza izango batzuetan, guk ere beldurra, haserrea eta tristura izango ditugulako egun hauetan.  Gure “Soinu Banda Emozionalak” erabakiko du haurraren EZEZKO baten aurrean lasai erantzungo diogun ala lehenengoan oihuka hasiko gatzaizkion. Horregatik, gure seme-alabekin egiteko lehen proposatu dugun ariketak balio du guretzat ere. Zelan dago nire gorputza? Zer gertatzen ari da nire gorputzean? Zer emozio daukat? Zer egitera eramaten nau emozio horrek? Noiz izan dut emozio hori berori eta modu positiboan konpondu dut? Geure emozioekin kontzienteki lotzeak lagunduko digu egunerokoan Soinu Banda Emozional bat edo bestea izaten.

Eta, azkenik, gogoratu familian Kudeaketa Emozionalaren barruan, funtsezkoa dela arau eta muga batzuekin diziplina positiboa mantentzea. Orain ere bai. Segurtasuna izan dezaten, gidatuko duen ingurune bat beharrezkoa da. Egun hauek aprobetxa ditzakezue BBKFAMILYren e-learning plataforman sartzeko; haurrekin arau afektiboak eta eraginkorrak jartzeko ikastaro txiki bat dago bertan. Beste gai hauek ere lantzen dira: adimen emozionala, komunikazioa, lehen zainketak, nerabezaroa, teknologien kudeaketa etxean eta abar. https://bbkfamily.bbk.eus//es/familias/canal-family/#

EGONALDI ONA ETXEAN  #NiEtxeanGeratukoNaiz

Begoña Ruiz Ibáñez. Psikologoa, gizarte-hezitzailea eta psikomotrizista.

Artikulua interesatu zaizu? Seme-alaben hazkuntzari buruzko zalantzak edo kezkak badituzu, BBK Family taldeak zu aholkatzeaz poz-pozik egongo da. On line aholkularitza eskaintzen dizugu. Zerbitzua pribatua eta pertsonalizatua da. Kontsultak ezta erantzunak ere ez dira argitaratuko. Eta helarazi irakurri gura dituzun gaiak.

BBK Family Learning

×