Hazkuntzaren erronka modernitate likidoaren garaian

reto de la crianza

Trenen talka baten aurrean gaude adingabeen hazkuntza eta hezkuntzari dagokionez (eremu postmoderno hiritarrean, behintzat). Alde batetik, ongizate materiala zoriontasunarekin nahasten duen bizimodu batek irensten gaitu, eta emozionalki pobretutako kultura batek xurgatzen gaitu. Beste aldean, haurrak daude, eta, behar bezala garatzeko, denbora eta dedikazio berezia (ez du balio edozein modutakoa) behar dute bizitza-erritmo hipnotikoak irentsitako gurasoen … Gehiago irakurri Hazkuntzaren erronka modernitate likidoaren garaian

BBK Familyk LGBT Nazioarteko Eguna ospatu du

BBK Family LGBT

BBK Family Ortzadar LGTBk Kale Nagusian antolatu dituen ekitaldietan izan da, eta “beste familia batzuk ezagutzen” liburua banatu du, non familia, afektibitate eta sexu aniztasuna eta genero aniztasuna jorratzen diren. Ipuin horretan, Naiarak eta Hodeik beste familia-eredu batzuk ezagutzen dituzte, galderak egiten dizkiote elkarri eta gertatzen zaizkien pasadizo ezberdinekin barre egiten dute. Ipuin honen helburua … Gehiago irakurri BBK Familyk LGBT Nazioarteko Eguna ospatu du

Haurren transexualitateari familiatik laguntzea

Acompañando la transexualidad

Ikerketa batzuen arabera, 1.000 jaiotzatik batean, pertsonaren sexua ez dator bat jaiotzean esleitzen zaionarekin. Hori gertatzen denean, transexualitateaz ari gara. Transexualitatea kultura guztietan eta garai historiko guztietan izan da:  hijrak Indian, muxeak Mexikon, bi espirituak Ipar Amerikan… Hala ere, hau da –Mendebaldeko kulturetan, behintzat– transexualen lehen belaunaldia haurtzarotik benetan den legez bizi daitekeena, eta horrek … Gehiago irakurri Haurren transexualitateari familiatik laguntzea

Hezkuntza afektibo-sexuala. Zurekin hitz egiten ez badu, norekin egingo du?

Educación afectivo sexual

Zaila da jarraibide batzuk ematea, nire ustez praktikoak izatea espero den gogoeta batzuk, artikulu labur baten bidez, eta are gehiago gure seme-alaben hezkuntza afektibo-sexuala bezalako gai bati buruz. Ez naiz pedagogoa, ezta irakaslea ere, baina, edozein pertsonak lez, prozesu gisa ulertzen dut hezkuntza, eta prozesu horren bidez ezagutzak, printzipioak, arauak eta balioak transmititu gura izaten … Gehiago irakurri Hezkuntza afektibo-sexuala. Zurekin hitz egiten ez badu, norekin egingo du?

Nola eragiten die dibortzioak gure seme-alabei?

divorcio con hijas e hijos

Gure gizartean familiek duten erronka handienetako bat banantzea eta dibortzioa dira. Familia Politikako Institutuaren (2019) datuen arabera, familien % 60 inguru dibortziatzen dira urtero, eta gehienek seme-alaba adingabeak edo adineko pertsonak dituzte beren menpe. Banantzea eta dibortzioa ohiko fenomenoak dira, baina ez horregatik hutsalak.  Prozesu mingarriak dira, familiaren berrantolaketan aldaketa sakonak eragiten dituztenak, eta kide … Gehiago irakurri Nola eragiten die dibortzioak gure seme-alabei?

Coronavirus zer den eta bere aurrean zer egin behar den azaltzea

dibujos coronavirus Ivan 10 años

Egun “ezberdinak” bizi ditugu gure auzo, etxe eta familietan. Haurrek ere sumatzen dute zerbait “ezberdina” gertatzen ari dela, pertsona helduak kezkatzen dituen zerbait “ezberdina”. Eta zerbaitek helduok kezkatzen bagaitu, haiek ere kezkatzen ditu, fisikoki eta emozionalki gure menpe daude eta. Horregatik, garrantzitsua da umeei kontatzea zer ari den jazotzen, zergatik ari den gertatzen eta zertarako … Gehiago irakurri Coronavirus zer den eta bere aurrean zer egin behar den azaltzea

Alaitasuna aukeratzea

Educar en la alegría. Pepa Horno

Bizitzan arau batek ia hutsik egin barik funtzionatzen du. Honela dio: “Zenbat eta gehiago, orduan eta gehiago; zenbat eta gutxiago, orduan eta gutxiago”. Zenbat eta gehiago dugun zerbaitetatik, orduan eta errazagoa gehiago izatea; zenbat eta gutxiago dugun, orduan eta gaitzagoa. Honek alderdi fisikoan (neke, gose edo loari dagokionean) funtzionatzen du, baita kanpokoan (diru edo harremanetan) … Gehiago irakurri Alaitasuna aukeratzea

Umetxoek ibiltzen hasi behar dute urtebete dutenean?

Andar antes del año.

Gurasoon ardura izaten da gure seme-alabek heltzeko prozesuan aurrera egin dezaten era osasuntsuan. Ardura hori, batzuetan, kezka edo larregizko kezka bihurtzen da eta zalantzak sortzen zaizkigu ea osasuntsu edo beren adinerako espero daitekeenaren barruan ari ote diren hazten. Horregatik, interesgarria da gauzak bere testuinguruan jartzea eta apur bat laburbiltzea. NOIZ LORTZEN DUTE IBILTZEA NESKA-MUTIKOEK? Neska-mutiko bat tente jartzen eta, … Gehiago irakurri Umetxoek ibiltzen hasi behar dute urtebete dutenean?

Ez galdu BBK Family-k antolatu duen Roberto Aguado-ren hitzaldia

Roberto Aguado

BBK Family-k urtarrilaren 22an antolatu du “Ez da egiten duguna, ezta esaten ere, sentizen duguna baizik” Roberto Aguadoren hitzaldia, psikologo Psikologia Klinikoan espezializatua. Gaur egun ikuspuntu zientifikotik jakin badakigu seme-alaben hazkuntza ez dagoela egin behar dugunaren ezagutzearen menpe, haiek eta gu sentitzen ikasten baizik. Roberto Aguado “Eres lo que sientes” liburuaren egilea da. Roberto Aguado … Gehiago irakurri Ez galdu BBK Family-k antolatu duen Roberto Aguado-ren hitzaldia

BBK Family martxan

Inauguración de BBK Family.

BBK Family hemen dago, seme-alabak hazi eta hezteko familiei behar duten guztia eskaintzeko, eta honela erreferentziazko baliabide bat izan dadin Bizkaian lehen mailako prebentzioaren eremuan. BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen du. Baita hainbat gaitan adituak diren laguntzaileen talde zabal batek ere. Canal Family-n oso erabilgarriak diren bideoak aurkituko … Gehiago irakurri BBK Family martxan

BBK Family Learning

×