Nola babestu ahal ditugu aitite-amamak, bakardadean sartu gabe?

Amamak, aititek, COVID 19

Garai bitxiak dira guztiontzat. Birus ñimiño batek hankaz gora jarri du gure eguneroko bizitza. Ia gauetik goizera babesleku bihurtutako gure etxeetan itxita egotera behartu gintuen, eta horrela, isolaturik edo bakartuta, bizikideen konpainian bakarrik, beste senide batzuengandik, lagunengandik, lankideengandik … fisikoki bananduta aurkitu ginen, txikerrenak eskolara joan barik, kasurik onenean telelanean, … Etxean egotea betebehar bihurtu … Gehiago irakurri Nola babestu ahal ditugu aitite-amamak, bakardadean sartu gabe?

Brokolia jango duzu, nik esan dudalako eta kito!

nutricion

“Haurren elikadurari buruzko hitzalditik oso kezkatuta atera nintzen. Etxera iritsi orduko Cola Cao zakarrontzira bota eta kakao purua eta azukre bako jogurtak erosiko nituela erabaki nuen.  Nire alaba kexatuko zen, baina osasuntsu jaten irakatsi behar nion. Nutrizionistaren arabera, hainbeste azukre ez zen ona haren gibelarentzat, ezta beste inorenarentzat ere. Dena den, teknologiak umeen garapenean duen … Gehiago irakurri Brokolia jango duzu, nik esan dudalako eta kito!

Mujika eskola guraso-elkarteak irabazi du I. BBK Family lehiaketa, Kontziliaziorako ideia berritzaileei buruzkoa

Entidades premiadas

Familia-kontziliazioaren alorrean ideia berritzaileak lortzeko asmaturiko I. BBK Family Lehiaketako irabazleak eta finalistak aurkeztu dira gaur BBK-k. Lehiaketara enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte edogizarte-erakundeen 15 ideia aurkeztu dira, eta lehen hiru postuak honako hauentzat izan dira: Mujika Eskolako guraso-elkartearen “Familiak Naturan” (lehen saria); Urduñako Eskolaren “Kontziliazio menua” (bigarren saria); eta Loizaga Prest enpresaren “Qtenta Family” (hirugarren saria). … Gehiago irakurri Mujika eskola guraso-elkarteak irabazi du I. BBK Family lehiaketa, Kontziliaziorako ideia berritzaileei buruzkoa

Ba al dakizu zeren beldur den zure seme-alaba?-Txikia eta nerabea.-

Aste hau nire bizitzako leku ezberdinetan dagoen beldurraz hitz egiteko astea izan da, baita etxean ere, nire semearekin. Uste dut zerikusia duela Pepa Horno psikologoak duela egun batzuk bere BBKFAMILYrentzako hitzaldian egin zigun “oroigarriarekin”, “Tribuan hazi, sarean hazi” izeneko hitzaldian hain zuzen. (Ikusi ez baduzue, esteka honen bitartez egin ahal izango duzue, asko merezi du)  TRIBUAN … Gehiago irakurri Ba al dakizu zeren beldur den zure seme-alaba?-Txikia eta nerabea.-

Zer akats egiten ditugu gure seme-alabentzako kirol bat aukeratzean?

deportes

Joan den astean, Bizkaiko Foru Aldundiak argi berdea eman zion eskola-kirola hasteari, baina lehiaketa barik. Horri esker, kirol-errutinak berriro hasi ahal izan dira eta neska-mutikoak taldekideekin elkartu dira berriro. Izan ere, kirola funtsezkoa da beraien garapenean, taldean lan egiten, errutinak izaten eta besteak errespetatzen laguntzen baitie, baita euren osasun fisiko eta emozionala hobetzen ere. Imanol … Gehiago irakurri Zer akats egiten ditugu gure seme-alabentzako kirol bat aukeratzean?

Lau “irteera erraz” gure seme-alabek jaramon egin diezaguten… baina eraginkorrak dira?

salidas fáciles

Artikulu hau irakurtzen ari bazara, zorionak! Aita edo ama “kontziente” bat zara, begirada bere seme-alabengan jartzen duen norbait, gelditu eta hazkuntza hobeto eroateko zelan egin pentsatu gura duen norbait. Gure seme-alabak “ikaragarri” maite izan arren, batzuetan gaindituta, menderatuta, tresna barik, … aurkitzen gara  eta, konturatu barik, geure familiatik, zenbait gizarte-eredutatik, etsipenetik, … jasotako formulez “baliatzen” … Gehiago irakurri Lau “irteera erraz” gure seme-alabek jaramon egin diezaguten… baina eraginkorrak dira?

Arimari atseden ematea

Verano desconexión

Gizakia bizirik irauteko eraikita dago. Larritasuna, beldurra, min fisikoa edo sufrimendu emozionala iristen direnean, gure izate osoa aktibatzen da bizirauteko modurik bizkorrena eta kalte txikienekoa aurkitzeko.  Batzuetan, une horretan bizkorrena eta min txikienekoa dena epe luzera kaltegarriagoa gertatzen da.  Baina hori ez dugu orduan jakiten.  Ez beti behintzat. Hilabete hauetan guztietan, zortea izan dugunok bizirik … Gehiago irakurri Arimari atseden ematea

Hezkuntza afektibo-sexuala. Zurekin hitz egiten ez badu, norekin egingo du?

Educación afectivo sexual

Zaila da jarraibide batzuk ematea, nire ustez praktikoak izatea espero den gogoeta batzuk, artikulu labur baten bidez, eta are gehiago gure seme-alaben hezkuntza afektibo-sexuala bezalako gai bati buruz. Ez naiz pedagogoa, ezta irakaslea ere, baina, edozein pertsonak lez, prozesu gisa ulertzen dut hezkuntza, eta prozesu horren bidez ezagutzak, printzipioak, arauak eta balioak transmititu gura izaten … Gehiago irakurri Hezkuntza afektibo-sexuala. Zurekin hitz egiten ez badu, norekin egingo du?

“Hitzetik harago” Familien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Gaur Familien Nazioarteko Eguna da eta egoera berezi batean ospatzen dugu. Estres handiko unea da, non pertsona askok telelana egiten duten eta seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzen dieten. Pertsona askok lana galdu dute, batzuk aldi baterako eta beste batzuk behin betiko. Gainera, bi hilabete hauetan, loturak sendotzen ari dira, denbora luze ematen dugu familian eta, … Gehiago irakurri “Hitzetik harago” Familien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Alabak 14 urte ditu eta oso oldarkor bihurtu da nirekin, ez dakit zer egin

adolescentes enfadada

Oldarkortasuna defentsa-mekanismo bat da, bizirik irauteko mehatxu edo erronkei aurre egiteko giza espezieak daukan mekanismoa. Nerabezaroan neska-mutilek erronka garrantzitsu batbizi dute: haurren bizitzatik helduen bizitzara igarotzea. Honek nolabaiteko estresa suposatzen du, bete-betean heltzen ari den sistema emozional eta arrazional batekin bizi behar baitu, eta “defentsa gisa” erreakzio oldarkor batzuk ager daitezke, baldintzatzaile batzuekin elkartzen badira … Gehiago irakurri Alabak 14 urte ditu eta oso oldarkor bihurtu da nirekin, ez dakit zer egin

BBK Family Learning

×