BBK Gizarte Ekintzak dituen bateragarri neurriak

Hona hemen Fundazioak bere langile edo beharginentzat definitutako kontziliazio-neurrien xehakapena:

• 7 egun natural, amatasun-bajaren aldia amaitzean.

• Edoskitze-baimena: hori hartzeko aukera, erditze osteko amatasunagatiko atsedenaldia 10 lanegunez luzatuta.

• 3 librantza-egun gehigarri, umetxoaren bizitzako lehen 12 hilabeteetan.

• 20 kontziliazio-ordu, seme-alabak eta adineko senideak jagon edo zaintzeko, baita zentzuzko beste kontziliazio-gai batzuetarako ere.

• 30 minutuko malgutasuna sartzeko eta irteteko ordutegian.

• Ordaindu bako baimena eskatzeko aukera, besteak beste, honako hauetarako: azterketa ofizialak prestatzeko, senideak zaintzeko, lagundutako ugalketa-tratamenduetarako, 6 urtetik beherako seme-alaben eskola-egokitzapeneko aldietarako, eta interes nabarmeneko beste egoera batzuetarako.

Gizarte-onurak

Gizarte-onurak 2017tik indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboan daude jasota, eta kontratu mugagabea duten langile guztiei aplikatzen zaizkie. Hona hemen horien xehakapena:

• 0-23 urte arteko seme-alabentzako laguntza.

• Seme-alaben jaiotzagatiko laguntza.

• Minusbaliotasuna duten seme-alabentzako laguntzak.

• Enplegatuen ikasketa arautu eta hizkuntza-ikasketetarako laguntza.

• Mediku-asegurua enplegatuarentzat eta haren seme-alabentzat (25 urte bete arte) edo ezkontidearentzat, betiere inolako ordainsaririk jasotzen ez badute.

• BGAE (EPSV).

• Lantokiarekiko urruntasun-plusa, baldin eta etxetik 2 km baino gehiagora badago.

• Bizi Asegurua.

• Maileguak eta kreditu-kontua lehentasunezko baldintzetan.

• BBK-k bere zerbitzu diren Haur Eskoletako eta Udalekuetako kuoten % 50era arteko ekarpena egiten du horiek erabiltzen dituzten langile edo beharginen seme-alabentzat.

Praktikaldiko kontratua duten langileei lan-kontratu mugagabea duten langileen eskubide berberak aitortzen zaizkie, beren izaeragatik langile finkoei soilik dagozkienak izan ezik, hala nola gizarte-aurreikuspen osagarria eta langileentzako maileguak, bai eta halakotzat har daitezkeen beste batzuk ere.

Hits: 6

Iruzkinak itxiak daude.

BBK Family Learning

×