BBK Familyk “Ganar una infancia” dokumentala aurkeztu du

Haurren Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna apirilaren 25ean izaten da munduan haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta tratu txarrek haurrengan dituzten ondorioez  gizarteari kontzientzia harrarazteko. Egun hori dela eta, apirila HAUR ETA NERABEEI TRATU ONA emateko hilabete bihurtu gura izan dugu BBK Familyn.

Gainera, apirilaren 15ean, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteko Lege berria onartu da. Lege horrek luzatu egin du delitu jakin batzuen (adibidez, abusu edo erasoen) preskripzio-epea, biktimari gertakariak prozesatzeko eta salaketa prestatzeko denbora emateko beharrezkoa zena, eta Ongizate eta Babes koordinatzailearen figura sartu du nahitaez heziketa-zentro guztietan, beste neurri batzuen artean.

Beraz, tratu onari buruzko sentsibilizazio-proiektu honi hasiera emateko, “Ganar una infancia” (Haurtzaroa irabazi)  dokumentala, BBK Familyk eta Athletic Fundazioaren Haurren Babeserako Aterpe programak bultzatua, proiektatu da gaur BBK Salan. Programa horretan, haurrei eta nerabeei ematen zaien tratuari dagokionez gizartean zer huts egiten ari den jorratzen da, eta zelan eraikitzen den Haurrentzako eta Nerabeentzako Tratu Ona, osasun, hezkuntza, familia, kirol, aisialdi eta denbora librearen eremuko esperientzia handiko profesionalen eskutik. Dokumentalean, umeak eta nerabeak tratatzeko elementu fisikoen garrantzia azaltzen da, baita helduek izan behar dituzten gaitasunak, jarrerak, portaerak eta balioak ere.

Proiekzioan izan dira: Iñigo Zubizarreta, Gizarte Ekintzako zinegotzi laguntzailea; Oihane Agirregoitia, Herritarren Arreta eta Partaidetzako zinegotzia; Itxaso Erroteta, Gazteria zinegotzia; Teresa Laespada, Gizarte Ekintzako diputatua; Beatriz Nuin, Osasun Sailean osasuna sustatzeko arduraduna,; Andoni Llosa, Bizkaiko Foru Aldundiko kirol-zerbitzuetako teknikaria; Maite Alonso, Eskola Kontseiluko presidentea; eta Elena Ayarza, Ararteko Haurren Saila; baita EDE Fundazioko eta Bidegintza koop-eko ordezkariak ere.

BBK Family-tik eskertu gura dugu Yelena Grigorenko errealizadorearen beharra, baita dokumentalean agertu diren guztien parte-hartzea ere, zehatz esanda honako hauek izan dira: Ana Saenz Totorikaguena, erizaina; Itziar Fuente de la Diez, Osakidetzako pediatra; Ander Isasi, Getxoko Aixerrota Institutuko irakaslea eta waterpolo jokalari eta entrenatzaile izandakoa; Danel Elezkano, pilotari profesionala; Auria Diharce, Mara-Mara hazkuntza eta familientzako gunekoa; Mari Mar Herranz, Osotu-Lanbarri ikastetxeko zuzendaria; Iraia Sebastián, Lehen Hezkuntzako irakaslea; Iratxe Estebaranz, Osotu-Lanbarriko pedagogoa; Aitziber Juaristi, Athletic Klubeko Emakumezkoen Euskal Ligako entrenatzailea eta Athletic Fundazioko proiektu-teknikaria; Gontzal Suances, Athletic Fundazioko proiektu-teknikaria; eta Iñaki Alonso, Athletic Fundazioaren Haurrak Babesteko ‘Aterpe’ programaren arduraduna. Dokumentala YouTuben ikus daiteke.

Haur eta nerabeei tratu ona emateko jardunaldiak

Ondoren, apirilaren 20an eta 21ean, “Haur eta Nerabeei Tratu Ona” emateari buruzko jardunaldiak egingo dira online, eta Pepa Horno psikologoa (haurtzaroan eta babesean espezializatua) eta Francesco Tonucci psikopedagogoa (Haurrekiko Tratu Onean aditua) izango dira bertan. Era berean, EAEn nahiz erkidegotik kanpo hainbat arlotan (hala nola osasunean, familian, hezkuntzan eta kirolean, aisialdian eta denbora librean) izandako esperientziak azalduko dira.


Gainera, apirilaren amaieran  BBK Family Learning gurasoen trebetasunak hobetzeko doako prestakuntza- eta ikaskuntza-plataforman, honako online ikastaro hauek izango dituzte eskura familiek: “Zelan sortu familia emozionalki segurua zure seme-alabentzat” eta “Tratu ona kirol arloan. Familien eginkizuna”.

“Ganar una infancia” trailerra

“Ganar una infancia” dokumental osoa


BBK Family Learning

×