BBK Family Learning martxan, lineako prestakuntza gurasoentzat

familia BBK Family Learning

Ikasi zure seme-alabak hazi eta hezteko gaitasun berriak modu erraz eta atseginean BBK Family Learning programarekin.

Arazoak dituzu seme-alabei arauak modu eraginkorrean jartzeko? Zure alabaren nerabezaroak gainditu egiten zaitu? Galduta zabiltza teknologia berriekin?

Ezin dizugu argibide-liburu bat eskaini, baina bai laguntza eman gure BBK Family Learning zerbitzu berriaren bidez, gure seme-alabak hazi eta hezteko gaitasun berriak modu atsegin eta errazean eskuratzeko modua baita Internet bidez.

Alta emazu gure plataforman eta online ikastaroak egin ahal izango dituzu, gura duzunean eta gura duzun moduan, mugikorraren, tabletaren edo PCaren bidez.  “0-2 urteko umetxoarentzako lehen laguntzak”, “Nerabezaroa: hartaz gozatzeko tresnak”, “Haurdunaldia eta jaiotzarako prestakuntza” edo “Teknologia berrien erabilera kritikoa egiten dugu?” dira BBK Family Learning-en aurkituko dituzun ikastaroetako batzuk.

Online prestakuntzak 3 minutu inguruko 10 informazio-pilulatan banatuta egon ohi dira, hainbat praktikarekin eta ikasitakoa indartzeko azken test batekin. Egin daitekeen lehen ikastaroa honako hau da: “Zelan jarri arauak modu afektibo eta efektiboan”. Zer egiten dugu obeditzen ez dutenean? Zigorrek funtzionatzen dute? Zertarako balio du gure seme-alabei arauak jartzeak? Itaun edo galdera horiek eta beste batzuk gure ikastaroetan argituko dizkizute.

Jarraian, alta emateko eman beharreko pausoak azalduko dizkizugu:

Sartu bbkfamily.eus atarian eta “Familiak” atalaren barruan, klikatu Kanal Family-n. Adituen bideoaren azpian gure plataforma aurkituko duzu. Martxoan zehar BBKFamily-ren home edo hasierako orrian ere izango da.

Email atalean idatzi zure helbide elektronikoa:

Plataforman izena emandakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta mezu horretako estekan klik eginez zuzenean plataformaren hasierako orrira joango zara.

Aukeratu zure abatarra eta ikastaroetara sartzeko aukera izango duzu. Sarrerako bideoetan klik egin dezakezu zure interesekoak diren ala ez jakiteko.

Azpitituluak gura duzun hizkuntzan aktiba ditzakezu. Zure gustukoa bada, sakatu hurrengo bideoan .

Agertuko da mezu bat BBK Family taldearekin kontaktatzeko eta ikastaroa eskatzeko.

Sakatu kontaktuan:

Mezu agertuko da. Bidali eta horrela irekiko dizugu ikastaroa.

Astero ikastaro berri bat argitaratuko dugu. Hastea guru baduzu, sakatu Kanal Family-n edo gura izanez gero, Play Store-n Androiderako aplikazioa deskarga dezakezu:  BBK Family Learning. Laster egongo da eskuragarri iOSerako.

Zeren zain zaude seme-alabak hazi eta hezteko gaitasunak hobetzen hasteko!

BBK Family Learning

×