1er concurso BBK Family: experiencias innovadoras en conciliación

BBK Family 1.Lehiaketa: esperientzia berritzaileak kontziliatzioan

“Familion berba: kontziliazio-guneen beharrizana – Berrikuntza-proposamenak”

Pandemiaren ondorioz, etxera eraman behar izan ditugu lana, eskolatzea, gure seme-alaben ikaskuntza…Bizi izandakotik ikasteko, irtenbideak partekatzeko eta jauzi bat aurrera egiteko unea da.

BBK FAMILYn ezagutzen ditugu familien beharrizanak, bereziki orain familia eta lana bateragarri egiteko formula berriak bilatzea eskatzen dutenak. Adibidez, egun batzuk edo lanaldiaren zati bat telelanean jardutea; enpresaren barruan, eta beharrean diharduzun bitartean, umeak ingurune seguru batean lagatzeko guneak sortzea,…

Zeregin komun horretan guztiok eraiki dezakegu. Familiok badakigu zer etorkizun gura dugun, eta horretan asko dugu esateko … eta ekarpenak egiteko. Ekimen berritzaileak bultzatuz, jardunbide egokiak partekatuz, gune seguruak sortzen lagunduz,… Hori dela eta, BBK Family 1.Lehiaketa: esperientzia berritzaileak kontziliatzioan antolatu dugu.

Zure enpresak, ikastetxeak, guraso-elkarteak edo gizarte-erakundeak badu ekimenik kontziliazio-beharrizanei erantzuteko? Edozelakoa izanda ere zuen esperientzia, axola zaigu, eta asko!

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Bizkaiko gizarte-erakunde, ikastetxe, guraso-elkarte eta enpresen ekimenak, kontziliazioa errazten dutenak, saritu gura ditugu BBK FAMILYn. Jasotako esperientzia guztiekin, Jardunbide Egokien Gida egingo dugu, eta gure webgunean partekatuko dugu, gainerakoentzat inspirazio-iturri izan dadin.

Hiru ekimenik onenak sarituko ditugu

3.000, 2.000 eta 1.000 eurorekin, hurrenez hurren, eta gainera hedapen zabalarekin komunikabideetan.

Kontatu zure ekimenak formularioa betez. Ez duzu zertan tirakadatik bete, sartu dituzun datuak gordetzen dira.

IDEIA-LEHIAKETARAKO LEGE-OINARRIAK

Nahi baduzu, lege-oinarriak deskarga ditzakezu.

1.- HELBURUA

Dokumentu honen bidez, “Familion berba: kontziliazio-guneen beharrizana – Berrikuntza-proposamenak” ideia-lehiaketaren terminoak eta baldintzak ezagutarazten dira.

BBK FAMILY hiru erakunderen arteko lankidetza-proiektua da:  Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa (aurrerantzean, “BBK”), EDE Fundazioa (aurrerantzean, “EDE”) eta BIDEGINTZA S.COOP. (aurrerantzean, “BIDEGINTZA”).

BBK FAMILY Bizkaiko familia guztientzako laguntza eta erreferentzia proiektu bat da. Helburua gure seme-alabak hazteko eta hezteko baliabideak eskaintzea da, horrela sustatzeko bai Bizkaiko familien hezkuntza-gaitasunen garapena eta bai gizarte- eta hezkuntza-komunitatea indartzea; hori Bizkaian erreferentziazko zentroa izateaz gain, lehen mailako prebentzioaren eremuan.  BBK FAMILYk, halaber, balioa batzen duten eta familia-politiketan eta enpresetan inplementatu daitezkeen ikerketak eta azterlanak sustatzen ditu.

BBK FAMILYk, Bizkaiko familiekin duen konpromisoari erantzunez, “Familion berba: kontziliazio-guneen beharrizana. Berrikuntza-proposamenak” lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian”.

Lehiaketa honetan parte hartzea doakoa da.

2.- ANTOLATZAILEA

Lehiaketa honen antolatzailea Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa da, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia G 48412720 duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua, F-375 erregistro-zenbakiarekin, Laugarren Atalean; eta egoitza soziala hementxe du:

On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 19-21

48001 Bilbo (Bizkaia)

3.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Oro har, honako hauek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dauden irabazi-asmo bako erakundeak; horien artean, fundazioak eta elkarteak, onura publikoko eta gizarte-ekimeneko kooperatibak, legez eratuak eta dagozkien erregistroan edo erregistroetan inskribatuak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan diharduten, legez eratuta dauden eta dagokien erregistroan edo erregistroetan inskribatuta dauden era guztietako profesional eta merkataritza-erakundeak.

Zehazki, BBK FAMILYk lehiaketan parte hartzera deitu gura die honako hauei:

  • Bizkaiko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta/edo LH irakasten duten ikastetxeetako guraso-elkarteei.
  • Bizkaiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko eta LHko zikloetan irakasten duten ikastetxe formalei eta ez-formalei.
  • Gizarte-erakundeei eta Aisialdi-taldeei.

4.- PARTE HARTZEKO MEKANISMOA

Proposamenak aurkezteko, ideiaren arduradunak www.bbkfamily.eus web-orrian horretarako prestatutako inprimakia bete beharko du, eta eskatutako datuak eta informazioa eman beharko ditu; besteak beste, garatu beharreko ekimenak, ekimenaren onuradun izan diren edo izango diren familien kopurua, ekimenaren parte diren erakundeen eta horien eginkizunen deskribapena, egindako edo egingo diren ekintzak, denbora-plangintza eta esperotako eragina eta emaitzak.

Parte hartzeko, ezinbesteko baldintza izango da Oinarri hauek eta Pribatutasun Politika onartzea.

5.- AURKEZTEKO EPEAK

Parte-hartzaileek 2020ko ekainaren 24tik 2020ko irailaren 30eko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren ideiak.

Adierazitako data eta orduaren ostean jasotako proposamenak ez dira lehiaketan onartuko.

Era berean, eskatutako gutxieneko edukiak betetzen ez dituzten proposamenak ez dira lehiaketan onartuko.

6.- SARIAK

Hiru izango dira ideia irabazleak. Horietako bakoitzaren titularrak diren erakunde edo pertsona parte-hartzaileek sari hauek jasoko dituzte:

  • Lehen ideia irabazlea: 3.000 euroko saria
  • Bigarren ideia irabazlea: 2.000 euroko saria
  • Hirugarren ideia irabazlea: 1.000 euroko saria

Hiru ideia irabazleen zabalkundea BBK FAMILYk egingo du, bere webguneen eta BBK FAMILY proiektua sustatzeko erabili ohi dituen beste baliabide batzuen bidez.

Goian adierazitako sariez gain, bi finalista izendatuko dira, eta horiek Diploma egiaztatzaile bat izateko eta Jardunbide Egokien Gidaliburuan nabarmen agertzeko eskubidea izango dute, Gida hori Lehiaketa ostean zabalduko delarik.

Era berean, Oinarri hauetan ezarritako betekizunak bete dituzten pertsona eta erakunde parte-hartzaile guztiak Jardunbide Egokien Gidan aipatuko dira.

BBK FAMILY ez da erakunde eta pertsona irabazleek sariak zabarkeriaz edo legez kanpo erabiltzearen erantzule izango. Sarituek beren gain hartuko dituzte indarrean dagoen Espainiako zerga-legeriak izaera honetako sarietarako ezartzen dituen betebeharrak.

Epaimahaiak beretzat gordetzen du deialdi honetako fase guztiak edo horietako edozein hutsik uzteko eskubidea, baldin eta partaidetza-mailak ez baditu betetzen gutxieneko kalitate- eta garapen-baldintzak.

Sari bakoitza bakarra eta zatiezina izango da, eta, hala badagokio, Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu beharko du. Kasu horietan, erakunde, enpresa edo antolakundeek dagokion faktura egingo diote BBKri.

7.- BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Aurkeztutako proposamenen edukia epaimahai batek ─hezkuntzan adituak direnek eta BBK FAMILY programan parte hartzen duten hiru erakundeetako (BBK, EDE eta BIDEGINTZAko) teknikariek osatuak─ baloratuko du, 1. eranskinean definitutako balorazio-irizpideen arabera (behean ikusi)

BBK FAMILYk eskubidea izango du Lehiaketatik ideiak baztertzelp, bereziki: (i) Oinarri hauek edozein modutan betetzen ez edo urratzen dituzten gaiak eta ezaugarriak dituztenak; (ii) eduki ez-zilegiak edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak dituztenak; (iii) arrazistak, xenofoboak edo giza eskubideen eta, zehazkiago, haurren eskubideen aurkakoak direnak; (iv) BBK FAMILYren edo hirugarrenen irudiaren eta ospearen aurkakoak direnak; (v) BBK FAMILYri edo hirugarrenei dagozkien jabetza intelektual eta/edo industrial, irudi, ohore edo bestelako eskubideen aurkakoak direnak.

Parte hartzeko irizpideak betetzen dituzten ideiak www.bbkfamily.eus webgunean argitaratuko dira.

8.- SARITUEI JAKINARAZTEA

2020ko urriaren 5ean argitaratuko dira ideia irabazleak www.bbkfamily.eus webgunean. Gainera, jakinarazpen bat bidaliko da harremanetarako helbide elektronikora. Finalistak aurkitu ezean edo gure jakinarazpenari 2020ko urriaren 9a baino lehen erantzuten ez badiote, sariari uko egiten diotela ulertuko da. Kasu horretan, epaimahaiak erabaki ahal izango du saria beste parte-hartzaile bati ematea edo eman barik uztea.

9.- DATU PERTSONALAK

 Ikusi www.bbkfamily.eus webgunearen “Pribatutasun Politika”.

10.- IRUDI- ETA JABETZA-ESKUBIDEAK

Pertsona eta erakunde parte-hartzaileak izango dira lehiaketetara aurkeztutako proposamenen eta materialen edukien jabetza intelektualaren arduradun bakarrak eta esklusiboak, baita horiek argitaratzeko beharrezkoak diren (batez ere ikasleen gurasoen/tutoreen) baimenak lortzearenak ere, Oinarri hauetan aurreikusitako baldintzetan.

Lehiaketara aurkeztutako materialak BBK FAMILYk argitaratu eta eskuragarri jarri ahal izango ditu edozein formatu eta modalitatetan, bai inprimatuta, bai elektronikoki (webgunean, sare sozialetan, etab.), mundu osoan eta edozein hizkuntzatan, bere eskura dituen komunikabide guztien (webgune, sare sozial…) bidez, bai lehiaketaren beraren esparruan, bai lehiaketatik kanpo. Parte hartze hutsagatik, BBK FAMILYk ustiapen hori egokien deritzon moduan egiteko baimena du, modu ezeztaezinean: eta horretarako, dagozkion eskubideak lagatakotzat joko dira, betiere iturria aipatuz.

Parte-hartzaileek bermatuko dute beren ideien jatorria aurrez argitaratu gabea eta berria dela eta beren adimenaren emaitza baino ez dela, borondatez ematen direla eta ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen, edo, hala badagokio, parte hartzeko beharrezko baimenak dituztela; beraz, ideiok hirugarrenen egile-eskubideak urratu edo usurpatu barik egingo dira, jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideei (marka, patente, egile-eskubide eta abarri) dagokienez inolako gatazka barik.

Ondorioz, parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute BBK kalte barik mantentzeko beren ideien parte-hartzearen bidez hirugarrenei eragindako arau-hausteei buruz, eta parte-hartzaile horrek oso-osorik bere gain hartuko du hirugarren horien alde sor daitekeen edozein kostu, baita legezko ordezkaritza-kostuak ere.

BBK-k ideia bat onartzeak edo sari bat emateak ez dakar berekin ideiaren originaltasunari buruzko inolako onarpen inplizitu edo espliziturik.

Lehiaketa honen antolaketari dagozkion eskubide guztiak BBKrenak dira.

11.- TERMINOAK ETA BALDINTZAK ONARTZEA

Ideia-lehiaketan parte hartzeak nahitaez dakar legezko oinarri hauetan adierazitako terminoak eta baldintzak, baita horietaz BBK-k egiten duen interpretazioa ere, oso-osorik eta baldintza barik onartzea.

Epaimahaiaren erabakiak ere onartu beharko dituzte parte-hartzaileek, lehiaketako finalistak eta irabazleak aukeratzeari dagokionez.

Oinarri hauek dira BBKren eta ideia-lehiaketan parte hartzen dutenen arteko akordio bakarra, eta haien inguruan alderdi horien artean aurretik egindako edozein akordioren ordezkoak dira.

I. ERANSKINA:BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Hezkuntzan adituak diren pertsonek eta BBK FAMILYren laguntzaile diren hiru erakundeetako (BBK, EDE eta BIDEGINTZAko) teknikariek –hauen nortasuna ez da argitara emango antolatzaileari komenigarri iruditzen ez zaion bitartean– osatutako epaimahaiak hautatuko ditu ideia irabazleak eta finalistak, balorazio-irizpide hauek kontuan hartuta:

BALORAZIO-IRIZPIDEA DESKRIBAPENAPUNTUAZIOA
PROIEKTUAREN IRISMENAEkimenaren onuradun izango diren familien kopurua0tik 2 puntura
EGIN GURA DIREN LORPENAKKontziliazioa erraztuko duten antolamendu-aldaketak Adib.: langileen ordutegiak egokitzea, erakunde, enpresa eta abarretan adingabeak zaintzeko zerbitzuak eskaintzea, etab.)0tik 7 puntura
ERAGILE PARTE-HARTZAILEAKEkimenak abian jartzeko hainbat eragileren (guraso-elkarte, aisialdiko erakunde, ikastetxe, enpresa eta abarren) inplikazioa. Bereziki balioetsiko dira haurrekin eta familiekin aurretiko esperientzia duten erakundeekin egindako proposamenak.0tik 6 puntura
TRATU ONAREN IRIZPIDEAKHaurrentzako “tratu onaren” irizpideak kontuan hartuta egindako proposamena0tik 7 puntura
PARTE-HARTZEAFamilien parte-hartzea kontuan hartuta egindako proposamena0tik 4 puntura
PROPOSAMEN-BERRIKUNTZAProposamen berritzaile eta sortzaileak, orain arte ezagututako irtenbideak ez bezalakoak bilatzeagatik0tik 4 puntura

Parte hartzen duten erakundeek aurkeztutako proposamenak gehienez ere 30 punturen arabera baloratuko dira, eta hautatuak izateko gutxienez 18 puntu lortu beharko dituzte.

Hits: 129

Iruzkinak itxiak daude.

BBK Family Learning

×