Educando la Alegría (Alaitasuna heztea)

Educando la alegría. Pepa Horno

Inork esan zigun inoiz barre egitea, laztantzea, jolas egitea edo partekatzea ezinbestekoak direla emozionalki indartsuak izango diren pertsonak hezteko? Azaldu ziguten lekuak hezigarriak direla argitsuak direnean, naturarekin harremanetan daudenean eta mugimendua ahalbidetzen dutenean?

Alaitasuna ezinbesteko emozioa da neskato edo mutikoaren erabateko garapenerako. Alaitasun barik ez dago ikerketarik, intimitaterik, topaketarik, hazkunderik, babesik edo erresilientziarik. Ezta, batez ere, baliorik. Hezkuntzan gabiltzanok pertsona osoak eta zoriontsuak bultzatu gura ditugu. Eta geuk horretan dugun eginkizunaren arduradun bihurtzen gara. 

Baina geure historia afektiboa, geure gorputz-oroimena eta geure beldurrak egoten dira hezteko “eraren” oinarrian. Eta zati horri ez diogu beti begiratu gura izaten. Liburu honek estrategia zehatzak batzen ditu alaitasuna lantzeko, aukera kontziente legez, neska-mutikoen heziketan, bai familietan eta bai ikastetxeetan eta babes-etxeetan.

Eta hori era sistematikoan eta egunerokoan egiteko, eta ez modu iragankorrean. Zeren eta alaitasuna aukera baitaiteke kontzientziaz eta modu errealistan. Kontua ez da neska-mutikoei eta nerabeei bizitzaren ikuspegi inozoa ematea, baizik eta beraien indar emozionala lantzea beren askatasuna beren gain har dezaten eta bizitzari modu kontziente, positibo eta ausartean aurre egin diezaioten.

Idazlea: Pepa Horno
Argitaletxea: DESCLÉE DE BROUWE
ISBN: 9788433029201
Argitalpen-urtea: 2017

BBK Family Learning

×