Familiaren irakurzaletasuna zurekin jaiotzen da

Día internacional del libro

Liburuaren Eguna dela eta, heldu askok nostalgia sentitzen dugu baliabide zoragarri horrekiko, bere uki eta usain bereziarekiko. Inprimategiak gizateria osoaren ezagutza irauli zuenetik, 6 mendeko nagusitasun baten amaieraren iragarpen ziklikoa entzuten dugu.

Azken hamarkada hauetan, hain zuzen ere, teknologiaren gorakada eta gero eta handiagoa den kontsumoaren ereduak izugarri ari dira aldatzen belaunaldi berrien ohiturak. Gure begietara, egunetik egunera gero eta gehiago dirudite kontsumitzaile eta gutxiago sortzaile.

Irudi luke irakurketa jarraitzaileak galtzen ari dela, edo beste proposamen batzuek ordezkatzen dutela. Eta belaunaldi bakoitzak bezala, guk ere uste dugu belaunaldi berria hondamendira doala. Horrek kezka sortzen digu gurasooi.  

Irakurketaren jarduera hori berreskuratzeko edo sustatzeko moduak bilatu behar ditugu. Are gehiago, izaera familiarra ematen eta etxeko txikerrenentzat erakargarri bihurtzen ahalegindu behar dugu. Haurrentzako ipuin sortzaile, pedagogiko eta koloretsuen askotarikotasun oparora jo dezakegu.

Gure Irakurketa Kluba sortzen ere joan gaitezke maitasunaren poderioz. Asko dago jokoan! Ikertzen badugu, familian irakurtzeko hainbat modu aurkituko ditugu, dibertigarria izan dadin, baita ohitura bihur dadin ere.

Gizakiak funtsean jakin-mina eta ikasteko gogoa dituela uste dut. Horregatik, aurkikuntza-prozesuetan modu naturalean laguntzearen aldekoa naiz. Konfiantza izan, beha egon, adi egon eta materialak erraztu une egokia sortzen denean.

Nire teknika hitz edo berba bakar, kezkagarri bezain ahaltsuan oinarritzen da:  konfiantza. Uste dut pertsonak gai garela egiteko, ikasteko edo aldatzeko, benetan barne-interesa daukagunean. Hau da, nire ustez, uneren batean pertsona batek jarduera jakin batekiko interesa baldin badu, hori lortu arte egingo du lan edo behar.

Uste dut barnemotibazioa dela gure energia-iturririk handiena. Eta irakurketarekin berdin-berdin.

Gai bati buruz jakin gura dugunean, bilatu eta irakurri egiten dugu jakiteko edo horizonte berriak aurkitzeko, eta, are gehiago, ikertu ere egiten dugu zer egin dezakegun baturiko informazioarekin. Hori oinarrizko sena da, oztoporik jartzen ez diogunean beti azaleratzen dena.

Liluratu egiten nau haurrek duten jakin-mina eta sormena ikusteak. Eta batzuetan sinpleenak ere joko handia eman diezaieke! Ohiko beste arazo bat zera da: helduak garen aldetik, gura izaten dugu guk interesgarritzat jotakoa irakurtzea gure seme-alabek, edo beraien ordez guk aukeratzen ditugu eduki “hezigarriagoak”.

Eta ez gara konturatzen erabaki horrek iritzi pertsonal bat daramala berekin, eta ez duela zerikusirik txikerrenen gustuarekin edo irakurketarekiko interesarekin.

Horrekin ez dut esan gura ez dugula “ezer” egin behar. Gauzak zelan eta zergatik egiten ditugun gogoeta egin eta planteatzea baino ez dut proposatzen. Baita azkenean gauza bera egiten badugu ere.

Horrekin ez dut esan gura ez dugula “ezer” egin behar. Gauzak zelan eta zergatik egiten ditugun gogoeta egin eta planteatzea baino ez dut proposatzen. Baita azkenean gauza bera egiten badugu ere.

Orain, irakurketa-idazketa hobetzeko dauden jarduera-aukerak zerrendatu ahal izango nituzke. Edo zelan lantzen duten hori pedagogia ezberdinek. Baina pertsona bakoitzak inguruabar edo zirkunstantzia ezberdin batzuk ditugu, filosofia berezi bat edo hori egiteko moduari buruzko uste bat.

Beraz, nahiago izan dut gogoetara jotzea, baita irakurtzera bultzatu ere!, jakiteko nik, aita edo ama naizen aldetik, zelan gura dudan semeak edo alabak irakurtzeko zaletasuna izatea.  Zelan aurkitu eta esperimentatu dezakeen hori, edo baita zaletasuna nirekin partekatu ere.

Gehiago ikasten omen dugu imitazioz, ekin eta ekin jardunda baino

Etxean helduok liburuak irakurtzen baditugu, edo liburu-dendetara seme-alabekin joaten bagara, eta beren testuak aukeratzen uzten badiegu, edo liburu-azoketara elkarrekin joaten bagara, seguru asko irakurketarekin harreman naturala barneratuko dute.

Diotenez, bada familia-ohitura bat Finlandian: haurrak inspiratu eta erakartzen dituena helduak ozen irakurtzen entzutea omen da.

Helduak irakurketarekiko duen benetako interesa eta grina da haurra ohitura hori jolas gisa imitatzera erakartzen duena, ondoren bere bizitza sortzaile eta intelektualean txertatzeko.

Helduak irakurketarekiko duen benetako interesa eta grina da haurra ohitura hori jolas gisa imitatzera erakartzen duena, ondoren bere bizitza sortzaile eta intelektualean txertatzeko.

Peter Bamm idazle alemaniarrak zioen bezala, “Bizitzan benetan axola duena ez da ezartzen ditugun helburuak, baizik eta horiek lortzeko jarraitzen ditugun bideak”.

Miren Hernández y Rubén Méndez. Ariwake, ikasteko partekatutako sarea

Zein izan zen irakurketarako zure bidea, eta zelakoa izatea gustatuko litzaizuke zure seme-alaben bidea?

Hala ere, honaino irakurri duzuenontzat eta gida bat gura duzuenontzat, hona hemen esteken zerrenda bat baliabideak aurkitzeko:

100 komiki baino gehiago haurrak irakurtzen hasteko

Irakurketa-idazketak Montessori metodoarekin

https://saposyprincesas.elmundo.es/consejos/educacion-en-casa/lectoescritura-con-el-metodo-montessori/

  • Idazketa irakasteko Waldorf metodologia
https://www.tamarachubarovsky.com/2015/05/23/metodologia-waldorf-de-la-ensenanza-de-la-escritura/

Bisitatu gure mediateka, liburuak, ipuinak deskargatzeko ere badago konfinamenduan irakurtzen disfrutatzeko.

BBK Family Learning

×