BBK Familyko Domoaren 360°esperientzia Portugaleten bizi izan nahi duzu? Jada mila familia baino gehiagok egin dute

Domo Portugalete

BBK Familyko Domoa jada Barakaldon, Bilbon eta UGPn egon da 360° esperientzia erakusteko eta orain Portugaleten egongo da ikusgai. Mila familia baino gehiagok, 3.000 pertsona inguru, DOMOaren ekintzaz disfrutatu dute. Horretan, familiek joku batzuen bidez elkar eragiten dute eta esperientzia bakarra bizi dute konpetentzia hezitzaileen garapenean zentratutako gaiekin.

Urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra DOMOa Porugaleten egongo da eta ordutegiak honako hauek izango dira:

Familientzako saioen orduak:

Astelehenetik ostegunera: 17:00 -18:00 (eusk) -19:00 h.

Larunbata, igandea eta jaietako egunak: 11:00 -12:00 (eusk) -13:00 -14:00 (eusk) -16:00 (eusk) -17:00 -18:00 (eusk) -19:00 h.

Iraupena: 30 min

Mugatutako lekua: 20 pertsona.

Sarrera dohainik hartu nahi baduzu, sartu hemen.

Ikastetxeak ere DOMOra joan daitezke baina ikasleek egingo duten ekintza desberdina da. Horretarako, aldez aurretik eskaera eskatu behar dute.

Ikastetxeetarako programaturiko jarduerak, alde batetik, haurren parte-hartzea sustatu gura du, eta adingabeek ezagut ditzatela babesaren eta tratu onaren gaiak. Gainera, bere asmoa da gaitasun sozio-afektiboen garapenean aurrera egitea, neska-mutikoen autobabes eta tratu onerako tresna gisa, eta neska-mutikoen mentoreen konpromisoa indartu eta sustatzea umeei eman beharreko tratu onaz. Jarduera egin baino lehen eta egin ondoren, Tratu Onari buruzko materiala gelan bertan lan egiteko eska dezakete: bbkfamily@bbk.eus helbide elektronikoaren bidez.

Ikastetxeetarako saioen orduak:

Astelehenetik ostiralera: 9:30 eta 11:15 h. Hizkuntza aukeratu (euskaraz edo gaztelaniaz).

‘BBK Family’ BBK-k abian jarri duen proiektua da EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan.

BBK Family Learning

×