7 ekintza pantailarik gabeko aste batera

“Pantailak zelan erabiltzen ari garen hausnartzeko astea”

“Pantailarik gabeko aisialdi astea” AEBetatik datorren mugimendua da, eta Kietoparao da mugimendu horren bultzatzailea penintsulan. 1994an hasi zen telebista bako astea sustatzen eta milioika familia elkartu dira urte hauetan guztietan.

American Academy of Pediatrics, Children’s Books Week, Digital Wellness Collective eta beste ehunka laguntzailek bultzatzen dute.

Hemen, Bizkaian, BBK Family da pantailarik gabeko aisialdi astearen laguntzaileetako bat. Helburua erabilera arduratsuari buruz kontzientziatzea da, familiak eta eskolak gonbidatuz maiatzaren 3tik 9ra bitartean pantailekiko ohiturak hobetzera.

Hori dela eta, BBK Familyk “hitzak baino gehiago” 100 jolas oparituko dizkie ekimenean izena eman duten lehen 10 ikastetxeei.

Denok behar dugu deskonektatzeko denbora. Pandemiarekin pantailak desberdin erabili dira etxe bakoitzean. Beraz, bakoitzak ahal duen moduan, bat egiteko gonbita egiten diogu jendeari: egun batez deskonektatuz, kalean denbora gehiago emanez edo aste osoan. Parte hartu, ahal duzun lez! Edozein urrats txiki lorpen handia izango da.

Zergatik da garrantzitsua?

Aisialdian pantailen kontsumo-orduek gehitzen jarraitzen dute.

  • UNICEFen ikerketa batean galdetutako familien % 89k seme-alabengan aldaketa emozionalak ikusi dituzte pandemia garaian, bakartzearen, pantailen eta abarren ondorioz.
  • Jama Pediatrics-en arabera, bi urtetik beherakoek egunean batez beste 3 ordu ematen dituzte pantailaren baten aurrean. Osasunaren Munduko Erakundeak dio 0 eta 2 urte artean ez luketela pantailarik erabili behar.
  • Pantailen kontsumoa % 30 handitu da 2-8 urteko adin-tartean.  Egunean 2 ordu eta 45 minutura iristen da aisialdian. 8 eta 12 urte bitarteko ume batek urtean 1.700 ordu ematen ditu pantailen aurrean,  egunean bere aisialdiko 4 ordu eta 45 minutu.  Eta 13 eta 18 urteen artean, kontsumoa 6 ordu eta 40 minutu ingurukoa da, Michael Desmurget Frantziako Osasun eta Ikerketa Institutu Nazionaleko zuzendariaren arabera.

Adinbakoek Europan egiten duten pantailen erabilera batez ere ludikoa da.

Espainian, adinbakoen % 52k dio gurasoek inoiz edo ia inoiz ez dietela berba egiten Interneten erabileraz, eta Europako herrialdeetan % 37koa da datu hori.

Adinbakoen % 40k adierazten du pantailek mendekotasuna sortzen dietela eta deskonexio-ohiturak behar dituztela.
Gaptain txostenaren eta Eu Kids online 2020 txostenaren datuak

Pantailarik gabeko aisialdi astea gogoeta egiteko unea da. Edozein erakundek eman dezake izena jardueraren batekin edo inplikatutako zentro-establezimendu legez. Mundu guztiak eman dezake izena kietoparao.com webgunean, ‘pantailarik gabeko aisialdia’ atalean, eta parte-hartzaileen mapan agertuko da.

Pantailen erabilera arduratsuan heztea guztion kontua da. Eta deskonektatzea, benetako beharrizana.

BBK Family Learning

×