Eman izena “nola sortu ingurune osasungarri bat gure seme-alabentzat” jardunaldian

entorno saludable en la familia

Gure seme-alabak ingurune psikologiko osasuntsu batean haztea lehentasuna da familientzat. Baina, banantzen garenean, nola egiten dugu garapen psikologiko ona izaten jarraitzeko?

Ez galdu BBK Familyk antolatzen duen doako online jardunaldia, non Enrique Arranz, Ana Martínez Pampliega, Susana Corral eta Lagungok familian garapen psikologiko iraunkorra sustatzeko moduaz hitz egingo diguten. Hainbat unibertsitatetan garatutako programa batzuk ere ezagutaraziko dizkigute, banantze- eta adopzio-prozesuetan dauden familien arteko harremanak eta loturak hobetu ditzaketenak

Enrique Arranz, EHUko Psikologia katedraduna

Ana Martínez Pampliega, Deustuko Unibertsitateko Psikologiako katedraduna.

Susana Corral Gilsanz, Deustuko Unibertsitateko Psikologiako doktorea.

Monica Taibo, psikologian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Lagungoko ikerketa-arloko arduraduna.

Eguna: maiatzak 14
Ordua: 18:00 h
Lekua: Zoom plataformaren bidez. Aurreko egunean mezu elektroniko bat jasoko duzu hitzaldira sartzeko estekarekin.

Gurasoentzat eta profesionalentzat zuzenduta.

Jardunaldiaren edukia:

18:00: ongietorria jardunaldiko parte-hartzaileei

18:05: Garapen psikologiko iraunkorraren familia sustapena. Enrique Arranz

  • Familia garapen psikologiko osasungarria prebenitzeko eta sustatzeko eremu gisa: gurasotasun positiboa eta familia-politikak.
  • Gurasotasunaren dimentsioak: giza hazkuntza gizarte-erantzukizun gisa.

18:30: Deustuko Unibertsitateko programen erakusketa.

Pertsona helduak Egokitzen. Ana Martínez Pamplona

Banandutako edo dibortziatutako gurasoentzako programa psikohezitzailea, seme-alabengan dibortzioaren ondoriozko estresa eta prozesu horrek dakarren guztia minimizatzeko ezagutza eta trebetasun egokiak garatzekoa.

Haurren Egokitzen. Ana Martínez Pampliega

Programa honen helburua da adingabeei laguntzea gurasoen dibortzio- edo banantze-egoeraren ondoriozko prozesu emozional eta kognitiboak kudeatzen, egoera berriari behar bezala aurre egin ahal izateko.

Harremanak eraikitzen adopziozko familietan. Jatorriari buruz hitz egiten. Susana Corral Gilsanz

Programaren helburua guraso adoptatzaileei seme-alabekin jatorriari buruz komunikatzeko tresnak ematea da, komunikazio hori erraztuko duen irekiera-giroa erraztuz.

19:00: Lagungoren esperientzia Primeros Pasos programa abian jartzen (Comillaseko Unibertsitateko Familiaren Institutua) Monica Taibo

Lagungok “Primeros Pasos” programa aplikatzean lortutako emaitzak azalduko dizkigu. Programa hori familietan atxikimendu-harremanak sendotzeko eta konpontzeko garatu da.

19:15: galderak hizlariei.

19:30: jardunaldiaren amaiera.

Hartu zure sarrera hemen.

Seme edo alaba txikiak badituzu, BBK Familyk Imanol Ituiño aztiaren ikuskizuna eskainiko dizu, zuk hitzaldian parte hartzen duzun bitartean ondo pasa dezaten.

Hartu zure sarrera hemen.

BBK Family Learning

×